XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Atomoak haiek ere ez dira materizko zatirik txikerrenak, heiengan ba dira oindio beste atal txikerrago batzuek.

Atal hauek protoiak, neutroiak, fotoiak, positroiak, mesoiak, hiperoiak eta neutrinoak dira, egungo zientziak dioskunez.

Ta txatalok zerezkoak dira? zerez egiñak?.

Hemen materiaren txikitasun eta gaiztasuna itzala da, eta berdintasuna harrigarria.

Gorputz eta bizidun guztien elektroiak, eta atomokiak berdin berdiñak dira, harri bat eta gizon bat atomokisko ekartzeak dira, bata xinplea bestea gaitzago, hala ere biongan dagoz material berdiñak.

Jakintzak laister billatuko bide ditu materizko zatirik txikerrenak.

Zati hauek indarrezkoak edo tximistasun enerjizkoak izango dira eta berauek nola batu eta elkartu eta protoiak, elektroiak eta beste atomokiak halaxerik sortu eta osotu.

Materiaren gaia, ezezagun zaikun indar edo enerji hori berdin berdiña izango litzake gauza guztietan.

Izadi osoaren itxurazko ezberdintasuna azalezkoa litzake orduan, barnean zati berdin berdiñez osotua bailitzake.

Amaibakoa eta guztiz zabala izango litzake bada materia.

Indar edo enerji hori askaturik zegoan noizbait garaien hatsean ta denboraz eragiten hasi zan.

Urrengoa ondoen aditzeko dei egin dezaiegun monada materizko zatirik txikerrenei.

Izadi guztia beraz, monadaz egiña litzake.

Monadak enerjizkoak dira, gorpuzkerarik ere ez dute, oraingoz ezagunak ditugu eta ezin aldera genezake iñolako izakiaz.

Monadak propiedade bi dauzkate; bat bakarrik hobeki esan baiña bikoitza: Hartu emanetarako gaitasuna.

Berdiñik diran zatiak elkarrekiko kidetasun eta eragikortasuna daukate Izadian.

Monadak, indarrezkoak, enerjizkoak izanaz, elkarreri eragiten diote eta elkartu egiten dira, banaka, biñaka... xnaka, eta hola elektroiak, fotoiak eta beste atomokiak osotu.

Elektroiak, protoiak eta beste txatal guztiak ere hartu emanetan dagoz eta elkartu egiten dira beste oso nagusiago batzuk sortu erazteko.

Protoi bat nukleotzat eta elektroi bat orbitan eta hidrogenoaren atomoa sortua dugu.

Beste konbinazioz beste gorputz guztien atomoak sortzen zaizkigu.

Gorputzen atomoak sortzeko garai luzea igaro zan, milloi batzuk milloi urte noski, prozeso hau astiroa eta betazkoa izango zan noski baiña indarraren elkar eragiñez pittinka pittinka elkartasunak agertzen hasi ziran zihurki.